Biltzarra 2021eko maiatzera atzeratzeko erabakia hartu dugu
Koronabirusagatiko infekzioarekin lotutako egoera eta horren bilakaeraren inguruan dagoen ziurgabetasuna kontuan hartuta, Biltzarra 2021eko maiatzera atzeratzeko erabakia hartu dugu. Gure asmoa da presentziala izaten jarraitzea, infekzioaren inguruabarrek horretarako aukera ematen badigute.
Hilabeteotan bizi izan dugunaren garrantzia eta ditugun berriak kontuan izanda, komenigarria iruditzen zaigu egitaraua berraztertzea, aurreikusitako jardueretan aldaketa batzuk egite aldera; dagokionean, emango dizuegu aldaketa horien berri.
Eskerrak eman nahi dizkiegu batzorde zientifikoetako eta antolaketa-batzordeko kideei, hizlari, enpresa laguntzaile, teknikari, bazkide eta parte hartzeko asmoa zuten guztiei, egin duten ahaleginagatik, eta Biltzarrean inplikatu eta laguntzeagatik.
Eskerrik asko, bestalde, egoera ulertzeagatik, eta barkatu eragin ahal izan dizkizuegun eragozpenengatik